Stop Sextortsioa

0.00

“Stop Sextortsioa” proiektu ludiko-hezitzaile bat da, hezkuntza eta familia esparrura zuzendua; PantallasAmigas ekimenak sortutako “Ane_16, sextortsio eta sexu indarkeri istorio bat” bideo-animazioan oinarritutako sextortsio-egoera bat modu interaktiboan islatzen duen bideojokoa. Bere helburua da sexu-ziberindarkeria mota hau eta delitu honen atzean dauden estrategiak eta dinamikak identifikatzen eta ikusarazten laguntzea, sexortsioaren ondorioei buruz sentsibilizatzea eta horrelako xantaiak geldiarazteko eta salatzeko erantzun eta ekintza egokiak zeintzuk diren ezagutaraztea, lekuko gisa baita.

IKTeskolak, PantallasAmigas ekimenaren eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzaz sortutako eta garatutako proiektua da.

Eskuragarritasuna lineako plataforma edo dendetan
Android mugikorra | GNU/Linux | macOS | Windows
Hizkuntzak
Euskara | Gaztelania

Sextortsioa emakumeek jasaten duten sexu ziber-indarkeria ohikoenetako bat da. Sextortsioa, biktima jarrera erotiko, pornografikoan edo sexu-harremanetan agertzen den irudiak argitaratu edo bidaltzearen mehatxupean egindako xantai delitua izendatzeko sortutako terminoa da. Xantaiaren edo estortsioaren artean ñabardurarik egin gabe, irudi intimoak dira, eta gaizkileak mehatxu egiten du hirugarren batzuen eskuetan jartzeko, mugikorren bidez zabaltzeko edo sarera igotzeko, eskatutakoa betetzen ez bada.

Osatu gabeko istorio honetan, Ane norbait ezagutu du txat batean. Jokalariak istorioa osatu behar du, Aneri aurkezten zaion egoera bakoitzean egingo lukeenari erantzunez.
Lan didaktikoa osatzeko, protagonistaren bilakaera laburbiltzen duten hiru istorio animatu garatu dira, jokalariak hartzen dituen erabakien arabera.

Baliabide hau eskuragarri dago nabigatzailearekin erabiltzeko eta Android gailuetan instalatzeko.

Jokoaren sailkapena - Ez dago eskuragarri

Scroll to Top
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información    Más información
Privacidad