Life is Strange 2

0.00

Jokoak ikuspegi emozionala du bereizgarri. Izan ere, jokalariei aukera ematen die istorioa Sean‑en ikuspegitik esperimentatzeko, egiten dituen aukeren eta bere anaia zaintzeko arduraren ondorioei aurre egiten dien bitartean. Narratiba hainbat ataletan garatzen da, bakoitzak bere erronka edo desafioak eta erabakiak dituela, murgiltze eta gogoeta bidezko esperientzia sortuz.

Eskuragarritasuna lineako plataforma edo dendetan
Bideokontsola | Denda | Epic Games denda | Nintendo Switch Kontsola | PCa | PlayStation 4 Kontsola | Steam denda | Windows | Xbox One Kontsola
Hizkuntzak
Beste batzuk | Frantzesa | Gaztelania | Ingelesa

Saritutako sail honek beste istorio batekin jarraitzen du, Sean eta Daniel Díaz anaiak, poliziaren beldur, ihesarazten dituen gorabehera tragiko baten ondoren. Gainera, Danielek deskubritzen du gogamenarekin objektuak mugi ditzakeela. Horrek motibatzen ditu Mexikorantz abiatzera, bereziki Puerto Lobosera, beren aitaren jaioterrira, han salbu egotea espero baitute. Hamasei urterekin, Sean‑ek bere gain hartzen du Daniel zaintzeko ardura, eta zer dagoen zuzen eta zer ez irakasten dio, bere telekinesia boteretsuago bihurtzen den bitartean. Seanek dohain hori maneiatzeko moduari buruzko arauak ezarri behar ditu: isilean gorde beharko lukete ala erabili? Eskatu, maileguz hartu edo lapurtu? Familiarekin harremanetan jarri edo ezkutuan jarraitu?

Jokoan zehar, jokalariek tramaren garapenean eta pertsonaien arteko harremanetan eragina duten erabakiak hartu behar dituzte. Bide horretan, familia, adiskidetasuna, hazkunde pertsonala eta bizitzako zailtasunak bezalako gaiak aztertzen dira.

Jokoaren sailkapena

Hizkera desegokia
Indarkeria
+18 urte
Scroll to Top
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información    Más información
Privacidad