Endling - Extinction is Forever

0.00

Endling ‑ Extinction is Forever jokoa bizirik irauteari buruzko esperientzia bisualki zirraragarria eta emozionalki indartsua ez ezik, babesaren, amatasunaren eta feminismoaren balioen gaineko gogoeta ere bada. Izan ere, indarra eta kemena lekurik ezustekoenetan ere aurki daitezkeela gogorarazten digu.

Bideojokoa BAFTA 2023 sariaren irabazlea izan da.

Eskuragarritasuna lineako plataforma edo dendetan
Bideokontsola | Denda | Epic Games denda | Nintendo Switch Kontsola | PCa | PlayStation 4 Kontsola | PlayStation 5 Kontsola | Steam denda | Windows | Xbox One Kontsola | Xbox XS Kontsola
Hizkuntzak
Beste batzuk | Frantzesa | Gaztelania | Ingelesa

Endling ‑ Extinction is Forever bideojokoak, azeri‑ama batek eta bere azerikumeek mundu suntsitu batean bizirik irauteari buruzko narratiba hunkigarriaren bitartez, amatasuna, sakrifizioa eta etorkizun hobe baten aldeko borroka bezalako giza balio sakonak ukitzen ditu. Jokoak giza jarduerak ingurumenean duen inpaktuaren ikuspegi hunkigarria eskaintzen du, eta enpatiaren eta bizi‑forma guztiekiko errespetuaren garrantzia nabarmentzen du.

Ikuspegi feministatik, Endling‑ek emakumeen boterea eta erresilientzia azpimarratzen ditu bere protagonista azeri‑amaren bitartez. Berak adorea, babesa eta erabakitasuna hezurmamitzen ditu, bere kumeak ingurune bortitz eta arriskutsu batean zaintzeko borrokan. Amaren figurak, protagonista den aldetik, zaintzaren eta biziraupenaren balioak nabarmentzen ditu, kontrako mundu batean ekitatearen eta ongizatearen aldeko borrokak islatzen dituzten erronkei aurre egiten die‑eta.

Jokoak, amatasun tradizionalaz hitz egiteaz gain, botereari eta indarrari buruzko narratiba klasikoak ere desafiatzen ditu, eta benetako heroismoa askotan zaintzan, babesean eta enpatian datzala proposatzen du, hots, tradizioz emakumeekin lotutako balioetan. Endling‑ek azpimarratzen du nolakotasun horiek kolapsatzeko arriskuan dagoen mundu batean zein garrantzitsuak diren, eta etorkizuna babesteko errukiaren eta ahalegin kolektiboaren bitartez ahalduntzea ospatzen duten ideal feministen berri ematen du.

Jokoaren sailkapena

Indarkeria
+16 urte
Nerabeak
Scroll to Top
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información    Más información
Privacidad