Begirada nostalgikoa egiten dio haurtzaroari, herrian amonarekin batera eta abenturaz eta deskubritzeko sekretuz inguratuta pasatutako udei.
Eskuragarritasuna lineako plataforma edo dendetan
GNU/Linux | macOS | Nintendo Switch Kontsola | PlayStation 4 Kontsola | PlayStation 5 Kontsola | Steam denda | Windows | Xbox One Kontsola | Xbox XS Kontsola
Hizkuntzak
Beste batzuk | Frantzesa | Gaztelania | Ingelesa
Dordogne abentura narratiboko jokoa da. Jokoan Mimi pertsonaia izango zara, duela gutxi zendu den amonaren etxea bisitatzen duen 32 urteko emakumea. Mimik amonarekin Dordoñan pasatu zituen haurtzaroko uden oroigarri, amonak gutunak eta ebazteko asmakizunak utzi zizkion, bizitza bete‑betean aprobetxatu behar zuela gogorarazteko.
Akuarelekin eskuz margotutako ingurunez osatutako joko preziosista honetan Frantziako landazabaleko paisaia bikainetan zehar ibiliko zara. Istorio gizatiarra eta intimista.